Urnieta Open Rubik txapelketa ospatuko da beste urte batez

Lide Ruiz Telleria 2026ko martxoaren 26a

Urnieta Open Rubik 2026 martxoaren 28an eta 29an ospatuko da Lekaio Kultur Etxean.

Bi egun horietan, hainbat txokotatik etorritako adituak lehiatuko dira hurrengo kategorietan: 3x3, 2x2, 4x4, 3x3 Blindfolded, 3x3 One-Handed, Clock, Pyraminx, Skewb eta Square-1. Martxoaren 28an, egun osoan zehar arituko dira, eta 29an goizean. Arratsaldez, tailer ireki bat eskainiko da herritarrak Rubikera hurbiltzeko. Saioa 16:00etatik 17:30era izango da, eta parte hartzaile bakoitzak bere rubik kuboa eraman beharko du. 

Bestalde, bertaratzeko aukera ez duten herritarrek txapelketa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!