Bi erakundeek, Urnietak bide-sareetan dituen beharrak aztertu zituzten. Hain zuzen ere, hiru kasu izan zituzten aztergai: Alde batetik, Iruraingo ibilbidean txirrindularien eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko esku-hartzea egiteko premia, bestetik, aldundiak martxan jarritako Plazaolako bide berdearen proiektuaren inguruko alegazioa eta azkenik, Lasarte-Oriara joateko errepidea asfaltatzeko eta zarata murrizteko beharra.
Udalak adierazi duenez, bi erakundeek egoera bakoitza modu bateratuan aztertu eta landuko dituzte.