Kopa noiz hasiko zain

Aiurri 2026ko apirilaren 13a

Artxiboko irudia.

Behin liga amaituta, Gipuzkoako Kopa prestatzeari ekingo dio Urnieta Artola Harategiak.

Urnieta Artola Harategiak ezin izan zuen Lurraldeko 1. mailako azken partida irabazi. Urnietan galdu zuten (26-27) Arrasate E.B taldearen aurka. Dena esatera, aurkariarentzat hil ala bizikoa zen partida: mailari eusteko irabazi behar zuten. Gorritxoek bederatzigarren postuan amaitu dute denboraldi irregularra, 18 punturekin.

Urnieta Sardon infantil mailako neskak 

Federazio txapelketan bikain aritu dira. Lau garaipen lortu diuzte, azkena, Aiala Cren aurka (22-30). Txapelketa honetan lautik lau garaipen eskuratu dituzte, ligan eurak baino hobeak izan diren aurkariak gailenduz. Gipuzkoako Kopa izango da hurrengo erronka eta asteotako maila ona ematea izango da helburu nagusia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!