Baratze-Parkeko hainbat lursail erabilgarri

Aiurri 2026ko apirilaren 16a

Urnietako Udalak iaz abiatu zuen 49 lursailak esleitzeko prozesua. Esleipena amaitu ondoren, zenbait lursail libre gelditu ziren, eta beraz, eskuragarri daude. Lursail horietako bat erabiltzeko interesa duten herritarrek Bertan herritarren arreta zerbitzuan egin beharko dute eskaera.

Bestalde, hainbat baldintza bete behar dira eskaera egin ahal izateko; alde batetik, Urnietan urtebetez erroldatuta egotea, eta bestetik, beste baratzik ez izatea. Horrez gain, urteroko kuota eta fidantza ordaindu beharko dute erabiltzaileek. Kuotari dagokionez, 50 euroko kuota urtean, eta fidantzaren kasuan, 100 euroko ordainketa eremu publikoa era egokian erabiltzen dela bermatzeko. Hori betetzen bada, hasierako fidantza itzuli egingo da lursailaren lagapena amaitzean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!