Udalekuak eta zaintza zerbitzua, udan

Aiurri 2026ko apirilaren 20a

Urnietako txikiek Udalak antolaturiko udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute. Udara honetan ere, hainbat jarduerez osatutako Eguzkitan blai! eta Kirol Udalekuak eskainiko dira. Bestalde, zaintza zerbitzua ere eskainiko da 2023an jaiotako haurrentzat. 

Honako hauek dira udaleku eta zaintza zerbitzuaren inguruko xehetasunak, Urnietako Udalak emandako datuen arabera: 

EGUZKITAN BLAI

Egutegia: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.

1.txanda: ekainak 22 uztailak 3, 66,80 euro kuota arrunta eta 53,46 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota.

2.txanda: uztailak 6-17, 66,80 euro kuota arrunta eta 53,46 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota.

3.txanda: uztailak 20-24, 33,40 euro kuota arrunta eta 26,73 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan. Frakzio bakoitzak astean 6,13 euroko kuota arrunta izango du eta 4,90 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan, eta 2014-2022 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.

KIROL UDALEKUAK

Egutegia: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.

1.txanda: ekainak 22 uztailak 3, kiroldegiko bazkideentzat 111,36 euroko kuota arrunta eta 89,08 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.

Kiroldegiko bazkide ez direnentzat 133,63 euroko kuota arrunta eta 106,90 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.

2.txanda: uztailak 6-17, kiroldegiko bazkideentzat 111,36 euroko kuota arrunta eta 89,08 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.

Kiroldegiko bazkide ez direnentzat 133,63 euroko kuota arrunta eta 106,90 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.

3.txanda uztailak 20-24, kiroldegiko bazkideentzat 55,68 euroko kuota arrunta eta 44,54 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan. Kiroldegiko bazkide ez direnentzat 66,82 euroko kuota arrunta eta 53,45 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara (astean bi egunetan jarduera bereziak 9:30etik 13:30era).

Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan. Frakzio bakoitzak astean 6,13 euroko kuota arrunta izango du eta 4,90 eurokoa família ugarien edo guraso bakarrekoen kuota, eta 2014-2017 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.

2023AN JAIOTAKO HAURRENTZAT ZAINTZA ZERBITZUA

Egutegia: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.

1.txanda: ekainak 22 uztailak 3, 98,08 euro kuota arrunta eta 78,4 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota.

2.txanda: uztailak 6-17, 98,08 euro kuota arrunta eta 78,4 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota.

3.txanda: uztailak 20-24, 49,04 euro kuota arrunta eta 39,20 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota.

Lekua: Egape ikastolako 2 urtekoen gelan

Ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da; hala ere, sarrera- eta irteera-ordutegian malgutasuna egongo da, 09:00–09:30 eta 12:30–13:00 tarteetan.

Nork har dezake parte? 2023an jaiotako haurrek.

Izena emateko epeak: Apirilak 20-30

Nola eman daiteke izena? Ondorengo bide hauen bitartez gauzatu daiteke izen ematea:

Bertan bulegoan eta Lekaio kultur etxean, edota formularioaren bidez hurrengo esteka honetan: www.urnieta.eus

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!