Atzerriko ikasketak eta prestakuntza ibilbideak homologatzeko formazio-saioa Urnietan

Aiurri 2026ko apirilaren 21a

Beterri-Buruntza Mankomunitateak martxan jarri ditu atzerriko ikasketak eta prestakuntza ibilbideak homologatzeko “PAREKATU” formazio-saioak. 

 

Saio horietan, homologazio-prozesuari buruzko nondik norakoak azaltzeaz gain, orientazioaren inguruko jarraibideak ere emango dituzte. Informazio hori, aurrez aurreko bi orduko lantegi eta 30 minutuko banakako aholkularitzaren bidez eskainiko dituzte. Formazio-saioak Beterri-Buruntzako udalerrietan bizi diren eta atzerrian ikasketak egin dituzten pertsona guztiei zuzenduta daude, jatorriz atzerritarrak izan ala ez. 

Urnietan maiatzaren 6an

Urnietaren kasuan, hitzordua maiatzaren 6an izango da kiroldegiko box-etan 10:00-12:00 bitartean. Parte hartu nahi dutenek hurrengo estekaren bidez izena beharko dute: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdD8wk6SXQFYAg-0Qb5aI3Ud4Z3rP2B6DdaD02QU3WdNvwvdg/viewform

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!