Egapeko DBHko eraikin berria martxan jartzeko lanei berrekin diote, aste honetan. Urnietako Udalak emandako datuen arabera, eraikuntza-lanak 2025eko uztailean hasi ziren baina,
irailean, eten egin behar izan zituzten arrazoi teknikoak argudiatuta. Antza, lurraren erresistentzian zegoen arazoaren muina.