“Jolas eta Jolas” saioa Urnietan

Aiurri 2026ko apirilaren 22a

Artxiboko irudia.

Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin batzen dituen saioak antolatzen ditu. Saio horietan hainbat gai jorratzen dira, eta kasu honetan, “Jolas eta solas” izenpean dator. Saio Gomez Tejeriak gidatuko du antzerkiarekin eta gorputz adierazpenarekin lotuta egongo den saioa.

Urnietan apirilaren 28an izango da, arratsaldeko 18:00etan kiroldegiko boxean. Sarrera doan da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da: 

Telefono zenbakia: 662338747

Helbide elektronikoa: zilegieskola@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!