Lehen jardunaldiaren kasuan, gizonezko senior mailako Urnieta Artola Harategiak garaipen baliotsua eskuratu zuen Zarautzen aurka, eta Urnieta Lanchas Buseko kadeteek bide beretik jo zuten, Usurbilen aurka 24-21nagusituta. Urnietako Iñaki Mecanizados taldeko kadeteek, aldiz, 14-19 galdu zuten Txingudiren aurka.
Bigarren jardunaldiaren kasuan, seniorrek Hernani E.Tren Kantxan neurtuko dituzte indarrak larunbatean arratsaldeko 18:30ean, eta derbi zoragarria izatea espero da. UKEkoentzat ere jardunaldi garrantzitsua izango da, finalerako txartela ziurtatuko lukeen multzoko lehen postua eskuratzeko aukera izango baitute.
Horrez gain, larunbat arratsaldean beste bi partida jokatuko dira. Urnietako Iñaki Mecanizados kadeteek Leizaran Horiaren kantxan jokatuko dute arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Bestalde, arratsaldeko 16:00etan, Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian, Urnieta Lanchas Bus taldeko kadeteen txanda izango da, urnietarrek bigarren garaipena bilatuko dute Ereintza Aguaplasten aurkako partidan.