Gogoeta zaparrada, “Ulhaintsaren negarra” liburuaren aurkezpenean

Aiurri 2026ko apirilaren 24a

Xaxatzaile lanak egin dituen Garbiñe Larrea eta edizioaren ardurak bete dituen Maider Ziaurriz izan zituen bidelagun Jon Garmendiak “Ulhaintsaren negarra” poesia liburua aurkezteko Lekaion atzo, Nazioarteko Liburuaren egunarekin bat eginda. Liburu berriaz ez ezik, gizakiekin lotura estua duten sentimenduez eta beste hainbat kontuez jardun zuen hizketan hirukoteak, entzuleen gozagarri. Hirukotearen hizketaldi mamitsu eta hausnar arazlea, bideoz osorik ikusgai (behean).

Hainbat gai jorratu zituen hirukoteak esan, bezala.

Horietako bakar batzuk hitz-murritzez aipatzearren: euskararen hiztegi aberastasuna, ulhaintsa hitzean pertsonifikatuta (gure eskualdean, zapelatza); egilearen beldur eszenikoa bakardadean idatzitako argitara jartzeko eta betirako bilustuta sentitzea; zuzentasun literarioren kalteak; “okerlaritza”ren filosofia ipar hartuta idaztea, hots, oker idaztea gauza egokiak adierazteko; urruntasun fisiko eta psikologikoa, eta, nongotar izatea eta sentitzea; urruntasun geografiko eta sentimentala; giza maitasuna eta bera adierazteko premia; metaforen indarra literaturan (Garmendik darabilen makatza makatzaren figura darabil, hots, txertatu gabeko basa-zuhaitza; kantuen letren ahalmena sentimendu kolektiboa pizteko; ideologikoki urrun ditugunak ere errukiz begiratu beharra; poesiaren aldarrikapena, sistemaren kontaketarekin bat ez datorren sufrimenduaren memoria historikoa zabaltzeko; gurasoei eskertza sentitua; Urnietatik urrun bizi denaren urnietarraren oroitzapenak (usadioak, lekuak, baserri-giroko elementu naturalak...) herriminak eragindakoak...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!