Proiektuaren aurrekontua 135.498 eurokoa da, eta obrak uda ondorenerako amaituta egotea aurreikusten dute, lau hilabeteko obra izango dela zehaztu baitute. Horren bitartean, inguruan dauden aparkalekuak itxita egongo dira.
Kirol-guneak neurri txikiko futbol-zelai bat izango du, metalezko bi poteriekin, eta izkinetako eremu batean saskibaloiko “sorpresa modeloko” saski bat ere izango du. Alkateak azaldu duenez, gune osoa altuera aldakorreko hormigoizko horma batez inguratuta egongo da, eta eremua argiztatzeko LED luminaria izango duten bi farola ere jarriko dira.