Honaino iritsita, ligako azken jardunaldietan denboraldia borobiltzea dagokie. Gauzak ondo, datorren denboraldian Ohorezko Ligan ariko dira. Orain arte egindakoa, behintzat, bikaina izan da.
Urnieta KE gorengo kadete mailako jokalariak denboraldi bikaina egiten ari dira: ligako 26. jardunaldira lidertzan iritsi dira. Larunbat arratsaldean Urnietan dute partida, 16:00tan hasita, Zarautz Bren aurka.