Ermitara bertaratu nahi duen herritar ororentzat autobus zerbitzua egongo da. Autobusa Idiazabal kaleko 40tik abiatuko da, eta 10:00-14:00 bitartean egongo da martxan. Bestalde, azken igoera 12:30ean izango da.
Honako hauek dira jarduerak:
11:00 Erromeria, “Komerik” herriko taldearen eskutik.
12:15 Bertsolariak: Unai Gaztelumendi eta Andoni Mujika
13:00 Meza
Era berean, hamaiketakoa egiteko aukera egongo da.
