Larunbat goizean, hain zuzen ere, Iraia Berasarte Senior B kategoriako dantzariaren txanda izan zen; Paula Tinez entrenatzaileak nabarmendu duenez, Berasartek lan polita egiteaz gain, amaiera arte erritmoari eusteko gaitasuna izan zuen.
Arratsaldean, berriz, Jubenil B mailakoak aritu ziren, bi modalitateetan; taldeka zein bakarka. Hasierako urduritasuna mendean hartua, urtean zehar egindako lana erakustea lortu zuten, eta horri esker, Gipuzkoako txapeldunak izendatu zituzten.
Entrenatzaileak denboraldiaren balorazio positiboa egiten du, izan ere, emaitzak izugarriak izaten ari dira. Bestalde, haien lehentasuna gozatzea eta ikastea dela adierazi du. Bolada on honi jarraipena emateko, gazteenak gimnasia erritmikora hurbiltzeko gonbita ere zabaldu du, eta ikasturte berrirako izen-ematea laster irekiko dela jakinarazi du.