Lehen fasea abiatu da aste honetan, zeinean, heritarrek proposamenak egiten dituen. Zer proposatu daiteke? Honatx, erantzuna: "Batetik, udal-eskumenekoak diren proposamenak: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak. Bestetik, ekonomia edota teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Zehazki, 50.000 eurotik beherako kostua dutenak". Interes orokorra eta udalerriko auzoen arteko oreka bermatzea dira Urnietako Udalak lehenetsiko dituen beste bi aldagaiak.
Aste honetan hasita, eta maiatzaren 24ra arte, 16 urte baino gehiago dituen Urnietan erroldatutako edozein pertsonak parte har dezake. Proposamenak herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan eta postontzietan utz daitezke. Eta digitalki partehartzeko modu bi daude: Urnieta.eus eta Urnieta APP bidez.
Informazio karpa
Ohi bezala, informazio karpa jartzen du Udalak.
Maiatzak 15, ostirala.
10:00-14:30 Etxeberri plaza.
17:00-20:00 Zubitxo plaza. Bertan photocalla izango da.
Maiatzak 16, larunbata.
10:00-14:30 San Juan plaza.