Udal Adierazpena
"Azkorteko ermita, udalerriarentzat balio berezia duen ondare-ondasuna da eta hormak berriz pintatzeko eta ermita lehengo egoerara bueltatzeko ordena eman bada ere, horrelako ekintzak gaitzetsi egin behar dira berriro gerta ez daitezen. Horrelako ekintzek ez dute lekurik Urnietan.
Urnietako Udalak herritarren adierazpen eta manifestazio askatasuna defendatzen du, baina gogorarazten du aldarrikapen oro gizalegez eta ezarritako prozeduren bidez bideratu behar dela, ondare publikoari kalterik eragin gabe eta komunitate osoari dagozkion espazio komunak hondatu gabe.
Horregatik guztiagatik, Urnietako Udalak:
- Gertatu diren mehatxu arbuiagarri eta onartezin hauek ez dutela lekurik gure herrian eta Urnietaren bizikidetzaren aurka doazela erabat.
- Urnieta anitza, inklusiboa eta errespetuzkoa izateko konpromisoa berresten du, non desberdinen arteko bizikidetza funtsezko zutabea izango den. Horregatik, ezin da edozein intimidazio eta seinalatze modu normalizatu eta mehatxu egin zaien sindikatu zein alderdi politikoekiko eta haien ordezkariei, kasu honetan, Eneko Anduezari eta Fernando Buesari elkartasuna eta babesa adierazten diegu.
- Dei egiten du errespetuz, erantzukizunez eta gizalegez jokatzeko, ezinbesteko baldintzak baitira Urnietan bizikidetza egokia bermatzeko eta komunitate-bizitza indartzeko".