Egitarauaren berri eman dute gazteek: Moda estiloak izango da aurtengo mozorrorako gaia.
Maiatzaren 28an pintxo lehiaketa egingo dute, Kantoi tabernatik abiatuta. Hilaren 29an, aldiz, hitzordu ugari: arratsaldean hasita, Olinpiaden finala; iluntzean, afari tematikoa; eta, gauerdian, Komerik erromeria eta DJ Aldana. Biharamunean, larunbatean, egun osoko ospakizuna: poteoa eta herri-bazkaria, San Juan plazan. Arratsaldean, berriz, txaranga eta, gauean, Selektah eta lagunak musika taldea eta DJ LLL disko-jartzailea.
Ver esta publicación en Instagram