Meza eta hamaiketakoa, San Isidro egunez

Aiurri 2026ko maiatzaren 13a

Artxiboko irudia.

Iazkoari segida emango diote aurten, hitzordu bikoitzarekin: meza eta hamaiketakoa.

Maiatzaren 15ean ospatzen da San Isidro eguna eta Urnietako Udalak egitarauaren berri eman du. Iazkoari segida emango diote aurten, hitzordu bikoitzarekin: batetik, meza. Eta, bestetik, hamaiketakoa. Udalak zabaldutakoaren arabera, meza eguerdiko 12:00etan izango da eta, amaitutakoan, hamaiketakoa Lekaio kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!