Kale edo bale Urnieta Artola Harategiarentzat

Aiurri 2026ko maiatzaren 14a

Jon Hernandez jokalaria. Argazkia: UKE

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Urnieta Artola Harategiak Egia Kosko Tabernaren kantxan jokatuko du Gipuzkoako Kopako azken jardunaldia. Urnietarren esku dago multzoko lehen postua lortu eta finalera iristea.

Galdu ezkero, denboraldiko azken lehia izango litzateke. Partida oso zaila izango da Lehen Mailara igotzea lortu duten donostiarren aurka. Datu argigarria: partida bakarra galdu dute aurten. UKEkoek kopako finalean aritzeko aukera dute, baina horretarako euren bertsiorik onena erakutsi beharko dute. Beste behin ere erritmo handiko norgehiagoka espero da, biek ere erasoa defentsa baino gehiago atsegin dutelako. Beraz, erasoko jokaldietan eraginkor aritzea oso garrantzitsua izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!