Izena emateko lehen epea amaitu bada ere, zenbait plaza libre geratu dira; hori dela eta, izena emateko epea luzatu dute. Interesa dutenek, inskripzioa Bertan herritarren arreta zerbitzuan (943008000) edo Lekaio kultur etxean (943008033) egin beharko dute. Azken eguna, maiatzaren 22a izango da.
Eguzkitan bali! udalekuak 2014-2022 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago, kirol udalekuak, aldiz, 2014-2017 urteen bitartean jaiotakoei. Zaintza zerbitzua, aurretik esan bezala, 2023an jaiotakoei bideratua dago. Hiru zerbitzu horiek ekainaren 22tik uztailaren 24ra eskainiko dira hainbat txandatan. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Informazio guztia Udaleko webgunean kontsulta daiteke:
https://www.urnieta.eus/eu/udalekuak