Urnietarrek lehen zati bikaina egin zuten, eta 4 goleko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira (13-17). Bigarren zatian, berriz, defentsan sendo aritu ziren, eta sufritzea tokatu zitzaien arren, haien lehen finala jokatzeko txartela eskuratu zuten. Garaipen horri esker, urnietarrek amaiera ezin hobea eman diezaiokete aurtengo denboraldi gorabeheratsuari. Partida bi aste barru jokatuko da, eta kantxa zehazteke dago.