Lasterketa 16:30etan hasiko da, eta Idiazabal kaletik abiatuko da. Egape Dantza Taldearen jaialdia dela eta, kaleko errepidea 11:00etatik itxita egongo da, eta txirrindularitza lasterketa amaitu ondoren irekiko da.
Mozketak dirauen bitartean bi autobus geltoki egongo dira; Elkarteen Etxe ondoko biribilgunean (San Joan 42) eta Ermotegi-Langarda biribilgunean.