Martxan da Urnietako futbol zelaia berritzeko obra

Aiurri 2026ko maiatzaren 21a

Hasi dira Urnietako futbol zelaia berritzeko lanak. Obrak behar bezala hasi dira, eta momentuz, Udalak aurreikusitako epeak betetzen ari dira.

Lanei dagokionez; futbol-zelaiko belar artifiziala ordezkatuko da, berotze-eremu berri bat eraikiko da, atletismo pista berrituko da eta gaur egun estalperik gabe dagoen harmaila estaliko da. Hori guztia egiteko, Udalak, 767.705 euroko aurrekontua onartu zuen. Lanak normaltasunez garatzen badira, futbol zelaia abuztuaren erdialderako amaituta egongo da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!