Kontzertu-sorta ematen ari dira Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleak egunotan

Aiurri 2026ko maiatzaren 27a

Ikasturte amaierako kontzertu-sorta antolatu du Lourdes Iriondo musika eskolak egunotan. Joan den astelehenean hasita, klarinete-joleek, tronpeta-joleek, perkusio-joleek eta piano joleek beren saioak egin dituzte irakasleekin batera, Sarobe antzokian. Maiatzaren 28an eta ekainaren 1ean izango du jarraipena kontzertuen zikloak.

Argazkian, asteartean, biolina jo zuen taldea: Ruben Agudo, Mikel Egia, Ane Urrutia, Indar Millan, Tomas Ruti (irakaslea), Joannes Sagarzazu eta Antton Jauregi.

Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, kontzertu orokorra izango da, 18:30etik aurrera.

Maiatzaren 28an, ostegunarekin, musika tailerreko emanaldia izango da lehenbizi, eta ondoren,  Antton Jauregik sortutako Pentagrama Enearen aurkezpena izango da. Saroben bi saio horiek amaiturik, Sanba Badago taldeak emanaldia emango du San Juan plazan.

Azkenik, ekainaren 1ean, astelehenarekin, perkusio emanaldia iragarri dute, 17:30etik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!