Ikasleak musikara erraz bideratzeko "Pentagrama enea" berritua aurkeztuko du Antton Jauregik

Aiurri 2026ko maiatzaren 28a

"Pentagrama enea" ipuina Antton Jauregi musika irakasleak sortu zuen 1995ean, ikasleei musika lengoaia modu erakargarriaz lantzeko xedez. 2015ean, Urnietako Antzerki Tailerreko aktoreek ipuina taularatu zuten, Aizpea Goenaga eginiko egokitzapenean oinarrituta. Gaur, ostegunarekin, Saroben, "Pentagrama enea" berritua ikusteko aukera izango da, 18:15etik aurrera.

Aurrez, Lourdes Iriondo Musika Eskolan musika tailerrean aritzen diren haurrek emanaldia emango dute.

Eta emanaldi bikoitza amaiturik, 19:15ean, Sanba badago taldearen kontzertuaz gozatzeko auera edukiko dute musika zaleek.

Sanba Badago taldea, San Juan plazan 19:15etik aurrera (Argazkia: Sanba Badago)

Pentagrama enea" ipuina

Ipuin hori Antton Jauregi musika irakasleak sortu zuen 1995ean, musika lengoaia modu erakargarri batez ikasleekin lantzeko.

Hain zuzen, ipuinaren bitartez musikaren lengoaiarekin (notazioarekin) hasteko modu aktibo eta erakargarri bat da sorkuntza-lan hori.

Bideo desberdinen bitartez, ipuina eta lengoaiarekin hasteko prozedurak ikus daitezke. Jauregik adierazi izan duenez, Lehen Hezkuntzan musika irakasten hasi zenetik, kezkarik handiena izan zuen nola irakatsi, modu erakargarrian, partitura bat irakurtzen, alegia. Horrela, 1995-1996 ikasturtean ekin zion "Pentagrama Enea" izeneko egitasmoari, esan bezala.

"Pentagrama enea" etxean pertsonaia batzuk (Fatali mamua, Mikel Minali, Solferino, Laxaro, Domingo Gorringo, Dotorea...) mugitzen diren pertsonaia batzuen (notak) gora behera kontatzen dira. Ipuin horien edukia zabaltzeko, webgunea (anjaritoi.wixsite.com/pentaenea) zabaldu zuen. Bertan, Pentagrama Enea ipuinak, antzerkia, liburua eta pertsonai bakoitzaren gaineko bideoa biltzen dira.

Hasierako ipuinetan Antton Jauregi bera zen pertsonaje guztiak antzezten zituena. Saroben gaur aurkeztuko den "Pentagrama enea"ren bertsio berrituan, berriz, antzezleek interpretatuko dituzte pertsonaje horiek (euskaraz zein gaztelaniaz).

Antzerkiari dagokionez, esan behar da 2015ean Urnietako Antzerki Tailerreko aktoreek taularatu zutela “Pentagrama Enea” ipuina, Aizpea Goenaga eginiko egokitzapenean oinarrituta. Liburua, berriz, musikaren irakurketa prozesuarekin hasteko sekuentzia didaktikoa da.

Geroztik, 2015ean, Urnietako Antzerki Tailerreko aktoreek “Pentagrama enea” ipuina taularatu zuten, Aizpea Goenaga eginiko egokitzapenean oinarrituta. Bideo hori ikusi ahal izango da Saroben. 

2015ean "Pentagrama enea" taularatu zuen antzezle-taldea: Angela Sanchez, Conchi Gonzalez, Esther Modia, Gentzane Belaustegigoitia, Isidro Salinas, Juankar Erasun, Julio Nogales, Koro Berasategi, Lupe Herrero, Pili Brandariz eta Xabier Odriozola. Yanire Juanikorena aktore laguntzaile lanetan aritu zen eta zuzendari lanetan, Mikel Agirregomezkorta. Ekoizpen lanetan: Pablo Lusarreta, Angela Sanchez, Enkarni Cuesta, Estitxu Villanueva eta Sarobeko lan taldea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!