Riojanosena izan da pintxo onena

Aiurri 2026ko maiatzaren 29a

Poxta Zahar gazte kuadrillen elkarteak antolatuta, pintxo lehiaketa izan da bart. Frontoi, Kantoi eta Riojanos izan dira partaideak eta, aurten, onena Riojanos izan da. 

Kantoiren lekukoa hartu dute Riojanosekoek, beraz, pintxo lehiaketan. Irabazleak pozarren hartu zuen sariaren berri. Epaimahaikideak pintxo dastaketan parte hartu zuten herrikideak izan ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!