Ekainaren 6an, Musika Eskolako ikasleek kantu emanaldia eskainiko dute Parrokian

Aiurri 2026ko ekainaren 3a

Donostiako Ekintza Ikastolako abesbatzak eta Zarauzko Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako kantuko ikasleek emanaldia eskainiko dute Urnietan. 

Era berean, Lourdes Iriondo Musika Eskolako Hastapeneko eta Musika Hizkuntzako ikasleek ere parte hartuko dute ekitaldian. Emanaldia ekainaren 6an izango da, 17:30ean, Mikel Goiangeruaren Parrokian.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!