Ikasgela zerbitzua erabilgarri egongo da igandeetan

Aiurri 2026ko ekainaren 3a

Azterketa garaia dela eta, Lekaio kultur etxeko (-1 solairua) ikasgela zerbitzua igandeetan ere erabilgarri egongo da. 

Hau izango da ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 8:00-19:30

Larunbatak: 9:30-20:30

Igandeak: 9:30-20:30

Astean zehar gela zabalik egongo da, larunbat eta igandetan, berriz, bertaratzen den lehen pertsonak Udaltzainei deitu beharko die eraikina eta gela irekitzeko. Ikasgelatik irtetzean, azken pertsonak Udaltzainekin harremanetan jarri beharko du gela itxi dezaten.

Udaltzaingoaren zenbakia: 943 00 80 90

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!