Donostiako, Zarauzko eta Urnietako musika eskoletako ikasleen emanaldia Mikel Goiangeruaren parrokian, gaur

Aiurri 2026ko ekainaren 6a

Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek, Donostiako eta Zarauzko musika eskoletako ikasleekin batera kontzertua eskainiko dute gaur, larunbatarekin, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Mikel Goiangeruaren parrokian.

Hain zuzen, Ekintza Ikastolako ikasleen abesbatzaren, Zarauzko Imanol Urbieta udal musika eskolako abesbatzako kantu ikasleen, eta, Lourdes Iriondo Musika Eskolako hastapeneko eta musika hizkuntzako hainbat ikasle abeslari eta dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera edukiko dute musika zaleek.

Mikel Goiangeruaren parrokian eta Lourdes Iriondo Musika Eskolak elkarrekin antolatu djute emanaldia.

Lourdes Iriondo Musika Eskolari dagokion saioa, Bea Garcia musika tailerra eta musika hizkuntzako irakasleak eta Erlantz Carrion tronpeta eta musika hizkuntzako irakasleak beren ikasleekin prestatu dituzten piezek osatiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!