Hain zuzen, Lourdes Iriondo Musika Eskolako musika hizkuntzako ikasleek azken hiru abestietan (“Urrundik”, “Bonse aba” eta “Mamma mia”) hartu dute parte. Azken abesti horretarako, musika hastapeneko ikasleak ere batu dira.
Lourdes Iriondo Musika Eskolari zegokion saioa, Bea Garcia musika tailerra eta musika hiz-kuntzako irakasleak eta Erlantz Carrion tronpeta eta musika hizkuntzako irakasleak beren ikasleekin prestatu dituzte.
Mikel Goiangeruaren parrokiak eta Lourdes Iriondo Musika Eskolak elkarrekin antolatu dute emanaldia.