Adarramendi Abesbatza Mikel Goiangeruaren parrokian: "Bizikidetza Hariak" (Josu Elberdin)

Xabier Lasa 2026ko ekainaren 12a

Urnietako Abesbatzaren jendaurreko lehen kontzertua, Josu Elberdinek zuzenduta. "Bizikidetza Hariak" abestia, zuzendariak berak konposatua da (Marta Garciaren letrarekin).  

Belaunaldien arteko topaketa musikala den Adinberri Hariak ekimenerako sortutako abestia da. 

Adinberri Hariak proiektuak "belaunaldien arteko loturak indartzea du helburu, kultura eta musika tresna gisa erabiliz. Ahotsen bidez, memoria, transmisioa eta etorkizuna uztartzen dituen espazio partekatua sortzen da, gazteen eta helduen arteko elkarrizketa artistikoa sustatuz".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!