Udako bonoa
Banakako bonoak 59 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 118 euro. 10eko bonoek bestalde, 66 euroko prezioa dute 21 urtetik gorakoentzat eta adin horretatik beherakoentzat ostera, 41 eurokoa. Horretaz gain, eguneko sarrerak ere eros daitezke. 21 urtetik gorakoek 7,40 euro ordaindu beharko dute eguna igerilekuan pasatzeko, eta 21 urtetik beherakoak 4,60 euro. Kiroldegiko bazkideek ez dute bonorik erosi behar.
Igeriketa ikastaroak
Ikastaroak asteka eskainiko dira bi maila desberdinetan 11:45-12:20 bitartean: hastapena eta jarraipena. Asteko prezioa 61,5 eurokoa izango da Buruntzaldeako bazkideentzat eta 123 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Taberna
Igerilekuko eremuan taberna zerbitzua eskainiko da denboraldi osoan zehar.