Udalak harrera egingo die bizilagun berriei

Aiurri 2026ko ekainaren 16a

Udalak ongietorria egingo die azken hilabeteetan Urnietara bizitzera joan diren bizilagunei.

Hitzordua asteazkenean izango da Lekaio kultur etxean. Elkar ezagutzeaz gain, eskura dituzten udal zerbitzuen berri emango zaie. Saioa Herme Gonzalez Udaleko bigarren alkateordeak egingo du. Jorge Segurado alkatea ez ezik, Udalean ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariek ere parte hartuko dute.

Eguna: ekainaren 17a

Ordua: 18:30

Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia

Udalak gonbita egin die bizilagun berri guztiei saioan parte hartzera animatu daitezen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!