Pintxo lehiaketa antolatu du Zilegi Eskolak

Aiurri 2026ko ekainaren 17a

Zilegi eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak batzeko saioak antolatzen ditu Urnietan. Oraingo honetan, pintxo lehiaketa egingo dute Denda Berrin ekainaren 18an. Saioa euskaraz izango da, eta sarrera doakoa izango da. 

Parte hartu nahi dutenek, izena emateko, hurrengo telefono-zenbakira deitu edo helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute.

Telefono-zenbakia: 662338747

Helbide elektronikoa: zilegieskola@aek.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!