San Juan gaua ospatuko da Urnietan

Aiurri 2026ko ekainaren 19a

Urtero legez, ekainaren 23an San Joan gaua ospatuko da herrian. 

Plazido Muxika Plazan Txanbolin Txistulari Banda gaua girotzen hasiko da 21:40ean. Ondoren, 22:00etan sorginen akelarrea egingo dute, eta segidan, 22:30 aldera sua piztuko da. Gauari amaiera emateko, Txanbolinen emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!