Egun osoko egitaraua antolatu duten arren, hitzordu nagusia San Joan plazan izango da arratsaldeko 18:00etan, bertan omenduko baitituzte Ohorezko kadete maila taldea, Pablo de Torres, Javi Pastor eta Andoni Almorza.
Izan ere, Kadeteek Ohorezko Kadete mailara igotzea lortu dute, Pablo de Torresek eta Javi Pastorrek urte askotako konpromisoaren ostean kluba utziko dute, eta Andoni Almorzak, bere kirol-ibilbide osoa herriko taldean egin ondoren, futbola uztea erabaki du.
17:45etik aurrera Ilargi txarangak plaza girotuko du, eta ekitaldia amaitu ostean ospakizunari jarraipena emango dio.
