PSE-EEren haserrea, EAJ-PNVrekin eta EH Bildurekin

Aiurri 2026ko ekainaren 27a

Irurain gaina eta hari lotutako arazoak agintaldi honetako eztabaidagai nagusietakoa izan da. EH Bilduk eta EAJ-PNVk bere aldetik konponbidea eskatzeko euren estrategia erabili dute. Ekimenera batu da PSE-EE orain. Azken plenoan mozioa aurkeztu zuen baina ez zuen gainerako alderdien babesa jaso.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuari "Irurain inguruan premiazko neurriak har ditzala" eskatzen dio PSE-EEk. Herme Gonzalezek egin zuen mozioaren defentsa. Baina plenoan EAJ-PNVk eta EH Bilduk kontrako botoa eman zuten. Horrek Gonzalezen haserrea eragin zuen: "Oraindik ere ez dugu ulertzen EAJk eta EH Bilduk mozio honen alde egin ez izana. Aukera galdua izan da Udalak aho batez gure herriarentzat beharrezkoa den hobekuntza baten alde egitea. Gure herritarrek azalpenak merezi dituzte". 

Udal Talde Sozialistari "bereziki deigarria" zaio EAJren jarrera; "izan ere, EH Bildurekin batera, zentzuzkoa eta guztiz egingarria zen proposamen bati bizkarra ematea erabaki du". 

Etzabaida, ekaineko plenoan

Bideoan, aztergaia hasi zen unean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!