Negozioa berritu duzue. Zertan nabarituko du bezeroak berrikuntza hori?
Kontsulta txiki batekin hasi nintzen, eta bezeroekin harremana oso gertukoa izan da. Hori garatzeko, zentroa handitzea ideia ona iruditu zitzaidan. Ikusi nuen bezeroa askoz modu integratuago batean harremantzeko aukera ikusi nuen. Orain dugun ekipoak ikuspegi desberdin bat konpartitzea ahalbidetzen digu. Elkarlanean egiten dugu lan, eta eboluzioa ere denon artean aztertzen ditugu.
Berrikuntzak berarekin dakar zerbitzuak dibertsifikatzea?
Bai. Orain arte, ez dugu zoru pelbikoa landu, horren inguruko formakuntza aspalditik daukat, baina ez dut hori lantzeko aurrerapausorik eman. Orain, berriz, formakuntza berritu dut, eta zerbitzu hori ematea erabaki dugu. Nirekin batera, Paula Sanchez urnietarrak ere zerbitzu hori eskaintzen du. Horrez gain, ekografia inbaditzaileen formakuntza egin genuen Ane Marinek eta biok, eta gure kasuan, esku terapia asko erabiltzen dugu. Hortan datza zerbitzua.
Nire kasuan, ni osteopata naiz, eta zerbitzu hori ere ematen dugu. Zerbitzu hori gurekin hasi berri den Xanti Zubeldiak eskaintzen du, bera osteopata da, eta gradua amaitu ostean gurekin hasi da lanean. Bestalde, Unai Iraola ere gurekin hasi da lanean, bera fisioterapeuta eta dantzaria da, eta lan taldea handitzeari esker aurretik eskaintzen ez nituen zerbitzuak ematen ari gara. Adibidez, azaldutakoz gain, farmazeutika integratua dugu eta horrek hobekuntzak dakartza sintoma desberdinak dituztenean elikadura-gehigarriak eta elikadura jarraibideak ematean.
“Mina seinale bat da”, diozue sare sozialetan zabaldutako mezuetako batean. Azalduko zenuke hori?
Bai. Nire ustez, mina prozesu baten sintoma da. Prozesu horretan gure nahia izaten da pazientea entzutea, hau da, ez dugu arreta soilik minan jartzen. Bere historia pertsonala entzuten dugu, zein momentuetan dagoen, zein sintoma dituen… Ez da bakarrik “mina daukat hemen”, eta kitto. Entzuteak asko egiten du. Gaur egun, oso arreta gutxi jartzen diogu entzuteari, eta niri iruditzen zait, horri garrantzi handia eman behar diogula.
Bezeroari entzutea ezinbestekoa dela deritzozue.
Bai. Oso garrantzitsua da bezeroa sartzen denetik berak sentitzea bera entzuten ari garela, hori enpatiaren bidez egiten dugu, gure profesionaltasuna mantenduz. Lortzen dugula esango nuke. Ez da soilik mina kentzea, prozesua haien ondoan pasatzen ditugu, haiek ere prozesuaren parte izan behar dute.
Zer nolako irismena duzue Urnietan? Bezero asko dituzue? Kanpotik ere bai?
Ez. Gure bezero gehienak Urnietakoak dira, baina egia da inguruko herritatik jende asko datorrela, batez ere: Hernani, Lasarte, Donostia eta Usurbiletik. Orain zerbitzu berriak ematen hasi gara, eta orain klaseak ere ematen ditugu, zehazki: zoru pelbikoa eta indarra lantzeko klaseak, indar funtzionala eta postura-kontrola lantzekoak ere. Zerbitzu horiei esker, uste dut, asko indartzen dugula ematen dugun terapia. Izan ere, lesio iraunkorra denean, mugimenduak irakastea garrantzitsua iruditzen zaigu. Horrez gain, nerbio-sistema lantzeko yoga zerbitzua ere ematen dugu.
Zertan espezializatzen ari zarete?
Oraintxe bertan, gehien lantzen ditugun alorrak honako hauek dira: osteopatia, zoru pelbikoa eta eskuen bidezko terapia eta terapia inbaditzaileak.
Bestalde, zure ibilbidean, nabaritu duzu bezeroen kasuistikan aldaketaren bat. Zer gaiz edo arazo nagusitzen dira orain?
Ez nuke esango lesioak asko aldatu direnik. Egia da, zoru pelbikoa lantzen hasi geranetik jendea gehiago etortzen ari dela hori lantzeko. Askotan beste lesio batengatik etortzen dira, eta konturatzen gara zoru pelbikoarekin erlazioa duela. Egia da, jende askori horren inguruko kezkak kontsultatzea kostatzen zaiola, izan ere, harreman sexualetan min bat izatea edo inpotentzia funtzional bat izatea ez da erraza kontatzea, eta esango nuke, orain jendea gehiago irekitzen ari dela, eta hori normalizatzen. Horrez gain, egia da ekografa dugunetik jende gehiago etortzen ari dela, baina besterik ez.
Bestalde, gaur egungo bizitzan nolakoa den kontuan hartuta, estresak sintoma akso eragin ditzake: zerbikalgia, ATM (artikulazio tenpromandibularra), esate baterako. Horrekin, zirekusi handia du estresak eta asko errepikatzen ari da. Aldaketei dagokionez, esango nuke gero eta nerabe gehiagok dituztela bizkar arazoak, mugikorra erabiltzean edukitzen dugun postura zerbikal horren ondorioz. Zentzu horretan, bezero berriak izaten ari gara.
Gizarte hiperkonektatu eta estresak joatekoa eragin berezia du gorputzean?
Bai, pantailen erabilera eragin handia izan du. Lan egiteko moduak asko aldatu dira, lehen lan dinamikoak zirenak gaur egun estatikoak dira. Hori dela eta, postura ez dugu lantzen, eta umeak geroz eta denbora gehiago pasatzen dute pantailaren aurrean behera begira, karga zerbikala izango balute bezala.
Adinean gora denok beharko genuke jo fisiora?
Beti da onuragarria. Balorazio bat egitea, mugimendu blokeo bati mugimendua ematea, mugitzen ondo ikastea… Horren inguruko ezjakintasuna baldin badugu, errazagaoa da leisoak edukitzea. Lehen adibidez, ez zen hain ohikoa emakumeek indar ariketak egitea eta entrenamendu funtzionalak egitea, eta gaur egun, geroz eta gehiago dira horretan ari direnak. Uste dut, garrantzitsua dela horretan murgildu aurretik, kontrol postura on baten bidez hastea.
Zein ordutegi duzue?
Aurretiko hitzorduen bidez egiten dugu lan. Normalean pazientearen beharretara egokitzen gara, baina ordutegiari dagokionez, goizeko 08:00etatik arratsaleko 20:00etara irekita dago. Ez dugu eguerdietan isten, eta udaran ere irekita egongo da. Aldaketak egingo ditugu udaran zehar, baina irekita egongo da.