"Formatu Txikiko Arte Eszenikoen Lehiaketa deitu diogu, horren barruan beste diziplina batzuk sartzen direlako; zirkua, dantza, performance, antzerki-dantza… Ahalik eta jende gehienak parte hartzeko zabaldu dugu. Iraupenari dagokionez, piezek gehienez 15 minutu iraun dezakete, eta gainerako xehetasunak deialdiaren estekan azaltzen dira. Urnietako Udalari ere eskerrak eman nahi nizkioke, eskainitako laguntzagatik", adierazi zuen Mikel Agirregomezkortak Aiurri astekarian.
Hasiberriei dago, bereziki, zuzenduta. Antzerkizaletasuna bultzada eman nahi diote eta, zentzu horretan, aukera luzatuko diete hain ezagunak ez diren taldeei. Izena emateko fitxa bat sortu dute: parte hartu nahi duen taldeak fitxa hori bete beharko du.
