Jorge Segurado izango da EAJ-PNVren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan

Aiurri 2026ko uztailaren 4a

Imanol Pradales lehendakaria eta Jorge Segurado Urnietako EAJ-PNVko hautagaia.

2020ko urriaren 13az geroztik da Urnietako alkate, 2019-2023 agintaldian Mikel Pagolaren lekukoa hartu zuenetik. 2023an bezala, 2027an ere bera izango da jeltzaleen hautagaia.

"EAJ-PNVk Jorge Segurado izendatu du berriro Alkatetzarako hautagai datozen udal hauteskundeetarako, horrela herritarrekiko gertutasunak, egonkortasun instituzionalak eta udalerriaren garapenak markatutako kudeaketa-ibilbidean duen konfiantza berretsiz". Hitz horiekin iragarri du EAJ-PNVk Jorge Seguradoren hautagaitza.

Ohar berean hautagairen adierazpenak jaso dituzte: "Seguradok bere esker ona adierazi du alderdi jeltzaleak emandako konfiantzagatik eta etapa berri honi ilusio berrituekin eta Urnietaren alde lanean jarraitzeko borondate berdinarekin ekingo diola adierazi du. 

Alkategaiaz harago, hautagaitza hizpide du alderdi jeltzaleak: "EA-PNVk behin eta berriz azpimarratu du hautagaitzak proiektu sendo baten jarraipena irudikatzen duela, etorkizuneko ikuspegia duena, Urnieta herritarrekiko erantzukizunetik, plangintzatik eta gertutasunetik eraldatzen jarraitzera bideratua".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!