Nazioarteko lankidetza sustatzen darrai Urnietako Udalak

Aiurri 2026ko uztailaren 8a

Urnietako Udalak nazioarteko kooperazio proiektuak laguntzen jarraituko du, Euskal Fondoarekin lankidetzan. Hitzarmena sinatu berri dute  Urnietako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Consuelo Frutosek eta Euskal Fondoako lehendakari Nati Lopezek.

18.000 eurotik gora bideratuko dira hiru lurraldeetara: Kubara (Habanako Historialariaren Bulegoa), Saharara (Garraio eta Energia Ministerioko zuzendaritza nagusia) eta El Salvadorrera (emakumeen berdintasuna eta giza eskubideak sustatzeko estrategiak).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!