Urnietako tren geltokiko lanak amaitu dira

Aiurri 2026ko uztailaren 8a

Adifek duela gutxi amaitu ditu Urnietako tren geltokiaren eta bere inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko lanak. 

Bi nasetan markesinak handitu dira, eta, horrela, trenbideak kudeatzeko eraikin teknikoak integratu dira. Era berean, instalazioak lekuz aldatzearekin Geltoki eta San Juan kaleen arteko lotura hobetu da. Horrez gain, geltokiaren kanpoaldean dauden disuasio-aparkalekuak ere ugaritu egin dira, eta dagoeneko, martxan daude lanen ondorioz itxita egon ziren geltokiko bi igogailuak. Bestalde, Udalak adierazi du, inguruko argiztapena hobetuko duela eta saneamendu lanak ere egingo dituela. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!