Desfibriladore automatiko berriak jarri dituzte San Joan plazan eta Xoxokako eskolan

Aiurri 2026ko uztailaren 14a

Urnietako Udalak kanpoko desfibriladore automatikoen sarea handitu du. 

Hain zuzen ere, bi puntu berri gaitu dira, bata San Joan plazan, Bertan bulegoaren sarreraren ondoan, eta bestea Xoxokako eskola zaharrean. Bi puntu berri horiek Udalak lehendik gaituta zituen hiru puntuei gehitu behar zaizkie; bata kiroldegian, bestea Elkarteen Etxean eta hirugarrena Udaltzaingoen ibilgailuan eramaten dute. Era berean, BM supermerkatuan ere badago beste defibriladore bat.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!