Polizia Nazionalaren bulego mugikorra San Joan plazan egongo da abuztuaren 12an, 8:30etik 14:15era. Eskudirutan edo txartelarekin ordaindu daiteke, NANaren kasuan, 12 euro izango dira, eta pasaportearen kasuan, berriz, 30 euro. Bestalde, derrigorrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea, Urnietako Udaleko Bertan bulegoan.