Urnietako TEK Udalak utzitako bi azpiegituratan garatzen da: Sarobe Arte Eszenikoen Gunea eta udal pilotalekuan. Hain zuzen ere, 300 eguzki-plaka baino gehiagoko instalazioa eraiki da bi gune horietan, eta udalerriko 213 etxeri 141,75 kWp energia berdeko potentzia emateko gaitasuna du. Oraingoz, 81 familia eta saltoki dira ekimenaren parte.
Instalazioa 2024ko urtarrilean martxan jarri zenetik, 278.988 kwh-ko energia berriztagarria sortu da, eta atmosferara 886 tona CO2 isurtzea saihestu da. Horrek berresten du apustu horrek garrantzi handia duela ingurumena zaintzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko.
Hori dela eta, Urnietako Udalak Tokiko Energia Komunitateari atxikitzeko kanpaina irekiko du berriro uda ostean. Kanpainaren barruan, hitzaldiak eta azterlan pertsonalizatuak eskainiko dira. Modu horretan, etxe bakoitzaren faktura elektrikoa aztertu, eta TEKera batuz gero lortuko litzatekeen aurrezpena kalkulatu ahal izango da.