ERROTA ZAHARRETIK
"Lourdes Iriondoren ahotsak bide bat ireki zuen ez bakarrik emakume kantari bezala, baizik eta oholtza gainean ageri zen sortzaile eta erreferente kultural gisa. Hamarkada batzuren ondoren, Ainara Ortega musikariak, Gipuzkoako Foru Aldundiak luzatutako enkarguz, ondare hori berriz piztu eta gaur egungo begiradatik oholtzara ekarri du, haren kantuak berrinterpretatuz.
Horrela, oholtza belaunaldien arteko erreka gaineko zubi bihurtzen da: emakumeen memoria itzaltzen ez den lekua, denboraren ibaiaren gainetik iraganeko oihartzunak eta gaurko arnasa ur-jario berean elkartzen diren tokia".
Musikariak: Ainara Ortega (ahotsa), Angel Unzu (gitarra), Iñar Sastre (pianoa) eta Juanma Urriza (perkusioak).
UDAKO 30. KONTZERTUA
- Harribeltza elkartearen aldeko kontzertu berezia
- Lekua: Done Eztebe Parrokia.
- Data: 2026/7/31.
- Ordua: 19:30.
Errepertorioa
Loa loa, ttuntturrunberde
Herrikoia 1974, ARTEZI
Isiltasuna
Hitzak eta doinua: Xabier Lete Ahotsa: Lourdes Iriondo 1974, ARTEZI
Gaua
Hitzak: Xabier Lete. Musika: Lourdes Iriondo 1969, HERRI GOGOA/EDIGSA
Aur kantak
1969, HERRI GOGOA/EDIGSA
Hala ere
Hitzak: Xabier Lete. Musika: Lourdes Iriondo 1974, ARTEZI
Agurra
Musika eta hitzak: Lourdes Iriondo 1969, BELTER
Errota zaharra
Hitzak: Juan Mari Lekuona. Musika: Xabier Lete 1974, ARTEZI
Ez gaude konforme
Hitzak eta musika: Lourdes Iriondo 1968, BELTER