Lan-bileran, Udalak zenbait eskaera helari zituen, horien artean: geltoki berriak sortzea, maiztasunak eta ordutegiak hobetzea, autobusen gaitasuna indartzea eskari handiko uneetan, bidaia-denborak murriztea eta ospitale eta unibertsitateekiko konexio berriak aztertzea. Era berean, gaueko zerbitzuan eta Lurraldebuseko tresna digitaletan egin daitezkeen hobekuntzak aztertu zituzten.
Udalak azpimarratu zuen, Urnietan aurreikusten den bizitegi-hazkundearen ondorioz beharrezkoa dela garraio publikoaren eskaintza egokitzea eta indartzea. Halaber, bilerak proposamenak partekatzeko eta bi erakundeen arteko lankidetza indartzeko baliagarria izan zela nabarmendu zuten.