Inguruotako erremontisten artean argazkian ageri dira Goikoetxea V eta Loitegi urnietarrak eta Eskudero andoaindarra. Aiztondo aldetik, Mayoz billabonatarra. Pilota munduko izarrak ere alboan izan ditu. Besteak beste, Jokin Altuna, Iñaki Artola, Unax Landa edota Apezetxea II. Eta, kazetarien artean, Xabier Euskitze eta Jon Eskudero.