“Rigor Mortis” antzerkiaren aurrestreinaldia Saroben

Txalo eta Tanttakaren “Rigor Mortis” antzerkiaren aurrestreinaldia ikusgai izango da irailaren 6an, Sarobe Arte Eszenikoen Gunean. 

Emanaldia 19.00etan hasiko da, eta euskara hutsean eskainiko da. Sarrerak 7 euroan izango dira. Bestalde, sarrerak doan eskuratzeko aukera ere izango da, bi sarrerako lau sorta zozketatuko baitira. Zozketan parte hartzeko, izena eman beharko dute abuztuaren 30a baino lehen, Urnietako Udalaren APP-an edo webgunean.

Sinopsia: Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik. Amonak ez du inork horrela ikustea
nahi. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du Rigor Mortisak ahoa
itxita harrapatu dezan.
Bitartean, alaba eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endreduzko komedian
sartuko gaitu.
Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau
haizetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz.

Alea iacta est.


Fitxa artistikoa
 Egilea: Dorleta Urretabizkaia
 Interpreteak: Joseba Apaolaza, Aizpea Goenaga, Garazi Urkola, Dorleta
Urretabizkaia
 Zuzendaria: Mireia Gabilondo
 Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
 Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
 Argiztapen diseinua: Julen Zaballa
 Jantziak: Ana Turrillas
 Argazkiak: Gorka Bravo
 Diseinu grafikoa: Alexandru Stanciu
 Ekoizpena eta banaketa: Txalo eta Tanttakaren produkzioa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!