NANa eta Pasaportea egiteko zerbitzu mugikorra Urnietan

Urnietako herritarrek NANa edo Pasaportea berritzeko edo lehen aldiz egiteko aukera izango dute irailaren 9an. 

Polizia Nazionalaren bulegoa San Joan plazan egongo da, 8:30etik 14:15era. Eskudirutan soilik ordaindu ahal izango da: NANaren kasuan, 12 euro, eta pasaportearen kasuan, 30 euro. Bestalde, zerbitzua jasotzeko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da Urnietako Udaleko Bertan bulegoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!